Leiz-mtb.com

LEITZ-MTB: IRUŅEA-ANDOAIN. 2011/X/8

Kaixo, lagun:

2011 urteko denboraldi amaierarako,LEITZ K.K.E.-ak IRUŅA-ANDOAIN PLAZAOLAKO TRENBIDETIK MENDI BIZIKLETAZ zeharkaldia antolatu dugu,dagoeneko hamabigarren edizioa.

Gure helburua trenaren ibilbide osoa jendeari ezagutaraztea da,nahiz eta Iruņatik Lekunberrira nahiko galduta egon.

IBILBIDEA

Iruņa-Irurtzun-Lekunberri-Leitza-Andoain,80 km .

Andoaindik irtengo gara autobusez Iruņa aldera.

Goizeko 9.30ak aldera Iruņatik hasiko dugu zeharkaldia Irurtzun aldera,ordu t´erdi gutxigorabehera.

Atseden bat egin eta zerbait jan ondoren Lekunberri aldera abiatuko gara,ordu ta laurdenean bertan izango gara beste atsedenaldi bat egin eta indarrak berritzeko.

Ondoren Leitza aldera abiatuko gara bertako jatetxe batean bazkaria egiteko.Aurten Uitziko tunela(2.7km)zeharkatuko dugu eta Leitzara iristea ordubete inguru eramango gaitu.

Leitzan bazkaldu eta arratsaldeko lauterdiak aldera Andoainera eramango gaituzten azken 25 Km-ak egingo ditugu, seiterdiak aldera bertara iristeko.

AUTOBUSA ETA BAZKARIA

Autobusa goizeko 7-tan hartuko dugu Andoaingo Goiko Plazan dagoen San Martin elizaren atzekaldean.7.30ak aldera Iruņara abiatuko gara, kotxeak Andoainen geldituko direlarik

Bazkaria ordubata aldera izango da Leitzako jatetxe batean.Menua denontzat berdina :

  • -Entsalada mistoa.
  • -Oilasko erre patatekin.
  • -Postrea.
  • -Edaria.
  • -Kafea.

Antolatzaileak arduratuko dira bazkariaren erreserbak egiteaz., eta bidean zehar egingo diren geldialdietako janariaz ere(fruta,pastak,fruitu lehorrak...).

AHOLKUAK

* Argia eramatea komenigarria da eta azken aldi hontan Plazaolatik ibiltzeko derrigorrezkoa.

* Bazkalorduan 2-3 orduko geldialdia egingo dugunez komenigarria da aldatzeko arropa eramatea,kontuan izan euria ere egin dezakeela .Motxilaren zamagatik ez arduratu danak furgoneta batean joango dira eta.

* Kaskoa derrigorrezkoa da.

* Bizikleta egoera onean eraman,joan aurretik ez legoke gaizki azterketa bat egitea.

IZENEMATEAK.

Ezinbestekoa da Izen-ematea zerrendan sartzeko.

IZEN EMATE EPEA: Irailaren 19tik urriaren 5era (lehenago plazak betetzen ez badira).

Non: web horri honetan www.leitz-mtb.com

ORDAINKETA: 35 €. Leitzeko bazkideentzat 20 €

EUSKADIKO KUTXA - CAJA LABORAL: 3035.0026.21.0260054670

ORDAINKETA EGITERAKOAN IZEN ABIZENAK JARRI

WEB ORRIAN IZENA EMAN ONDOREN 2 EGUNETAKO EPEA DUZUE ORDAINKETA EGIN AHAL IZATEKO, BESTELA PLAZA GALDUKO DA.

OHARRAK

18 urtetik beherakoek ezin izango dute zeharkaldi honetan parte hartu

Plaza mugatuak dira (autobusa bete arte, 55 plaza)

IRTEERA HAU EZ DA KONPETIZIO BAT, EGUN OSORAKO LAGUN ETA GIRO ONEAN EGITEN DEN ZEHARKALDI BAT BAIZIK, ABIADURA LASAIEAN ETA PAISAIAZ GOZATUZ.

ANTOLAKUNTZA EZ DA ARDURATZEN GERTA LITEZKEEN ISTRIPUEZ.