Leiz-mtb.com

ADARRA-ONYI inguruko monumentu megalitikoetatik

2010/06/27

Kaixo, lagun:

Leitz Kirol eta Kultur Elkarteak irteera berri bat antolatu du Ekainaren 27an egiteko.

Leitz k. k. e.-a, Andoaingo inguruak mendiko bizikletaz zeharkatzeko asmoarekin sortu zen.

Helburua, gure kirola praktikatzen dugun bitartean, inguru ezezagunak, erdi galdutak dauden bidexkak, toponimia, etabar ez galtzea duelarik.

Oraingoan, Adarra-Onyi inguruko monumentu megalitikoak bisitatzeko irteera bat egiteko asmoa dugu, mendi bizikletaz, noski.

Irteera hau, egiten ditugun guztiak bezala, parte hartu nahi duen guztiari irekita egongo da eta dohain egiteko asmoa daukagu.

IRTEERA

Irteera, beti bezela, Beheko plazatik (Txurreritik) goizeko 8:00tan aterako da. Buelta 13:00terako egitea espero dugu.

Beste kirol ekintza bat bezala hartu beharrean, irteera honek duen alde kulturala azpimarratu nahi dugu. Oraingoan, bizikletak garraiatuko gaitu ingurugune oso aberats bat, oroitarri ezberdinak dituena, bisitatzera. Gure ondare arkeologikoaz paseotxo bat egitea proposatzen dugu, partehartzaileek non dagoen kokatuta jakin dezaten helburuarekin.

Ez da, beraz, karrera bat izango, eta taldea elkartuta eramaten saiatuko gara.

Ibilbidearen perfila begiratzea gomendatzen dugu: ez dugu oso gogorra den erritmo bat jarriko, baina Adarraraino igotzeko gai izan behar da.

Helburua hori da: aztarnategi hoien kokapena ezagutzea.

IBILBIDEA

Ibilaldia honako aztarnategi eta monumentuetatik pasatzea pentsatu dugu: Andoain - Lapurtxulo (mehategia) - Usobelartza (monolitoa) - Feliperen borda eta elurzuloa - Eteneta II (harrespilak) - Eteneta I (harrespilak eta monolitoa) - Tximistako Egia (harrespilak eta elurzuloa) - Elurzulo (harrespila eta elurzuloa) - Sansonarri (harri mitologikoa) - Aballarri (trikuharria) - Arleorko Zabala (harrespilak) - Pozontarriko Lepoa (trikuharria) - Mulisko Gaina (nekropolis, harrespilak, monolitoak eta zista) - Marizulo (kobazuloa eta karobia) - Andoain.

Leitz-MTB-en AHOLKUAK

* Kaskoa derrigorrezkoa da.

Edozein zalantza izanez gero, deitu 665.752.968, edo leitz@leitz-mtb.com helbidera emaila bidali.Aupa leitz-mtb!

Ibilbidearen informazio zehatza Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailaren web-gunean aurkituko duzu.